IRUDI OFIZIALA ETA PROGRAMAZIO AURRERAPENA

Beti izan gara kultura topaketa bitxi bat, zinea erakustetik haratago joan dena. Edizio honetan, funtsezko hainbat istorio ditugu kontatzeko, munduko surf kulturako izen garrantzitsuak, Donostian gurekin egongo direnak, eta gure kirol eta kultura garatzea laguntzen dutenak.

Twitter Facebook

Aurten festibalen inguruan dagoen stablishment horrekin hausten dugu berriro ere, gure grafika eta programazio proposamenarekin.

Irudi ofiziala

Surfilmfestibal13-ko zuzendaritza artistikoa artista-surflari japoniar kolektibo ikaragarri batek firmatua da. Hauek izan dira edizio honetako posterra eta bideoa egin dutenak: Taishi Hirokawa, MOMA-n obra duen argazkilari itzela (posterrean erabili den irudiaren autorea), surflari sutsua; Taro Tamai, uretako glide-a eta mendiko glide-a ekartu dituen sortzaile ameslaria; eta, surfaren ikonografiarekin amaitu duten beste hainbat pertsona mensaje filosofiko bat bidaliz: gure olatu kuttunetik haratago doan ziklo natural horri errespetua.

VÍDEO SURFILMFESTIBAL 13

 

Programazio aurrerapena

El Hijo del Pescador, Chris Malloy-k zuzenduriko izenburu ikaragarria da. Bere protagonista, Ramón Navarro-k aurkeztuko du, ekainaren 27an Sagues auzoan egingo den proiekzio berezi batean. Ohore bat da gure artean Chile-ko surflari izugarri hau edukitzea. Mundu osoko errespetua lortu du Ramón Navarro-k olatu handiak hartzeagatik eta baita Punta de Lobos-en kontserbaziorako liderra izateagatik, #LobosPorSiempre kanpainaren bitartez. Mundu mailako surfarentzat adibide bat den proiektua eta, Chile, festibaleko herrialde gonbidatua izatera bultzatu gaituena edizio honetan.

Izenburu berri hau, iadanik aditzera eman genuen Pedro Temboury-ren La Primera Ola filmari batzen zaio. Espainiako surfaren historia kontatzen duen dokumental hau ekainaren 26ean estreinatuko da Donostian.

Surf=Civilización y Barbarie Okendo Kultur Etxean egingo den arte proposamen bat da. Argazki, bideo eta objektuen bitartez, erakusketa honek mundu osoko kostaldeetara eramaten gaitu bertako arazoak ezagutzeko baino, batez ere, konponbideak nola heldu ulertzeko. 60.hamarkadatik, non surf-a oraindik kirol marjinatu bat zen eta hondartzak idilikoak ziren, gaur egun arte non surf-a masako kirol bat den, surflariak kostalde askotako garapenaren faktore garrantzitsuak izan gara. Orain, gainera, balore sozial eta ekonomikoa duten olatu famatu eta perfektuen babesaren bozeramaile bihurtu gara. Bruno Garrudo (Portugal), iadanik existitzen ez den mundu baten argazkilari eta narratzaile delikatua, konfirmatutako artistetako bat da.

Aurrerago kontatuko dizkizuegun zenbait proposamen inspiragarriri azken ukitua ematen ari gara, baina hona hemen titular batzuk: analisia eta hausnarketarako topaketa bat antolatu dugu Donostiako Eskola Politeknikoarekin batera, non surfak, arkitekturak eta hirigintzak bat egiten duten; ekainak 27, larunbata, Zurriolako hondartzan antolatu dugun surf-aren inguruko meeting herrikoiera gonbidatzen zaituztegu; eta ohiko festak, GU berrian eta Dabadaban. Gainera, Kutxa Fundazioaren #IZAN EZBERDIN proiektua jasotzen dugu, non aktibitate ugari egongo diren 12 eta 17 urte bitarteko gure grommets-entzat.

Patrozinatzaile eta kolaboratzaileak

Aurreko guzti hori ez litzateke posible izango gure patrozinatzaile eta kolaboratzaile familia txikia gabe. PATAGONIA-k festibala aurkezten jarraitzen du. Urte asko daramatzagu elkar eta, beraiekin, surf kulturaren topaketarako puntu garrantzitsu bat izateko helburua elkarbanatzen dugu. Honi, gure sponsor pritzipala elkartzen zaio, ZUMOSOL bere zuku naturalekin. VANS, 1966tik surf kulturaren marka ezinbestekoa festibalean egongo da ere. Gainera, Grupo LATAM Aerolíneas Hego Ameriketako liderra, gure airelinean bihurtzen da Chile herrialde gonbidatua bezala aurkezten (eta ez dute tablengatik kobratzen!!).

Festibaleko ohiko kolaboratzaileei eskerrak ematen dizkiegu gurekin jarraitzeagatik: Gipuzkoako Foru Aldundia, Surfing Euskadi, Surf City Donostia, Donostiako Aquarium-a. Urrutirago iristea errezten diguten komunikabide kideei: El Diario Vasco, Surf Europe, The Inertia, Magic Sea Weed, Mar Gruesa, Staf Magazine.

Artista eta lagun guztiei, euria egin arren etortzen zareten guzti hoiei eta olatu hoberena uzten diguzuen guztioi… Mila esker denoi gure ideiak eta ebentua babesteagatik. Beste edizio historiko bat egitea espero dugu!

Laster gehiago…

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak