Maiatzak 29 - Ekainak 28
DANIELA GARRETON en CALEUCHE Galería NoColor-en

NoColor

DANIELA GARRETONen Erakusketa
CALEUCHE Galería NoColoren

NoColor Galeria
Maiatzak 29
19:30

Maiatzak 31 - Ekainak 28
SUSAETA-REINHARDT-DECOSTER Montes+Mugican

Montes+Mugica

SUSAETA-REINHARDT-DECOSTER Erakusketa MONTES+MUGICA

Ekainak 21
Extended Vision - Surf Argazki Tailera

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Surf Foto - Surf Argazki Tailera

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Extended Vision - Surf Film Labur Tailera
Teoria Ikastaroa

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Extended Vision - Surf Film Labur Tailera
Teoria Ikastaroa

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Extended Vision - Surf Film Labur Tailera
Master Class Juan Aizpitarterekin

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Extended Vision - Surf Film Labur Tailera
Filma egiteko eguna

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Extended Vision - Surf Film Labur Tailera
Edizioa

Uztailak 19 - Uztailak 19
Extended Vision -Surf FIlm Labur Tailera

XSories

SURFILMFESTIBAL PRO: Extended Vision - Surf Film Labur Tailera
Edizioa

Susaeta-Reinhardt-Decoster Erakusketa

Surfilmfestibal 11 edizioak euskal kostaldeko lau emakumeren obra bilduko du aparteko bi erakusketen bidez; surflari mitikoen bigarren belaunaldia osatzen dute guztiek, eta itsasotik sortutako artearen ordezkari bikainak dira. Ozeanoak, lasaitasuna eragin beharrean, barruan duten etorri sortzaileena astintzen die haiei.

 Montes+Mugica dendan, maiatzaren 31tik aurrera, hiru proposamen artistiko, femenino eta surflari sendok bat egingo dute Donostiako Parte Zaharreko gune paregabe honetan izan ohi diren pijama-patroi eta altzari industrialekin.

Ines Susaeta, Jon Susaetaren alaba da; Susaeta Mundakan surfean hasi zen bertako lehen surflarietako bat izan zen, eta harri, maskor eta hondartzan arreta ematen zion edozeren bildumak egin ditu beti. Beste edonork tiraderan gordeta izango lituzke; Inések, ordea, bitxiak egitea erabaki zuen. Eta ekainaren 5 eta 8 bitartean erakusketagune honetan lanean ikusteko aukera izango duzu. Bere sorkuntzek itsasoa eta natura dituzte oinarri, eta objektu horiek bestelako material nobleekin konbinatzen ditu, bitxigintza berezia, freskoa eta erabat desberdina sortuz.

Valentine Reinhardt, Christophe Reinhardt Getariako (Lapurdi) surflari handiaren alaba, argazkilaria, ilustratzailea eta artista plastikoa da. Arlo digitalaren olatuetan energia handiz egiten du surfean, eta bere obra hautatuen bidez, gure gizartearen eta planetaren etorkizunaren bilakaeraz hausnarketa egiten du. Naturak jasandako eraldaketen inguruan interes berezia du eta, horren eraginez, poesiaz eta umorez zein fantasia ukitu batez betetako lana sortu du.

Erakusketaren hirugarren protagonista Pandora Decoster da, Decoster familiako kidea; familia MIACS eta Biarritzeko Hangar surf denda mitikoaren bultzatzailea izan zen. Errealizadore eta longboarder gazte honek surfa eta artea bateratzen ditu bere bideoetan, eta taula gainean erakutsitako estilo berezi eta trebea darabil bere lanean ere. Bere filmak gozoak, onirikoak, espazialak dira. Plazera da olatuen eta amets-irudien unibertso irrealean murgiltzea; ihes egite hutsa.

 

 

 

,

,

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2021
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak