3sesentae-gazteaAlaplaya.comSurfers VillageAquarium DonostiamoriartiIruña SerigrafiaEuskal SurfEnjoy SSKutxaGipuzkoa KirolakLoreak MendianDiario VascoDonostia.org Guregan

Surfilmfestibal

Surfilm Festibala ®, munduko surf filme eta surf kulturari buruzko jaialdirik zaharrena da eta Donostian egiten da urtero udaran. 2003an jaio zen, surfari buruzko filme onenak erakusteko asmoz, ez bakarrik azkeneko bi hamarkadetan egin diren bideoklip komertzialak.  Ordundik surf filme zuzendari onenen eskutik joan gara bai beraien filmak erakusten eta bai beste filme komertzialago batzuk ere, hori bai beti kalitate hobereneko lanak. Hasieratik jaialdiaren lehenengo eguna inguruari buruzko jardunaldi bat izan da, non mundu guztiko adituak etorri dira olatu eta kostaldeari buruz hitz egiteko. Surfilm Festibalaren barnean beste jarduera batzuk antolatzen dira, arte erakusketak eta bi gauez kontzertuak eta festa dibertigarria Surfilm Festibailaren barnean. Gure ustez hor kanpoan kreatibitate asko dago eta horregaitik antolatzen dugu Surf Laburmetrai Txapelketa, guztioi irekita dagoen txapelketa bat, bai profesional edo amateur izan, non originaltasuna eta irudimena daude baliabide teknikoen gainetik.

Antolatzaileen nortasuna isladatzen duen jaialdi ausart eta dibertigarria non izarrak urtero zatozten surflari guztiak zarete. Guztioi eskerrak. 

Surfilmfestibal

Patrocinadores 2009