Eguneroko programa Surfilm Festibal: ARTEA

Ekainak 3Ekainak 4Ekainak 9Ekainak 10Ekainak 11Ekainak 12Ekainak 13

Ekainak 13
Kolonen Ibilbidea, 37. Gros.

Patagonia

Erakusketa: Skeleton Sea. Ekainaren 9tik Abuztuaren 29ra.
Gizakiak Lurra eta Itsasoa ikaragarrizko zabolbiltegiak bilakatzen ditu. Egun, gizakiok ekoizten dugun zaborraren fluxua Ozeanoetako gunerik urrun eta sakonetara iristen da etengabean. Material toxikoekin batera, plastikozko zaborkeriak gure Ozeano eta ekosistemen mehatxu handiena dira. Plastikoak materialen konpostatzearen zirkuluan etena suposatzen du, eta uretan iraundu eta gero plastikozko partikula bakoitza bere sortzailearen etxera bueltatzen da nahi ta nahi ez.

Keep A Breast

SOS “Save Our Sisters”

Keep A Breast – SOS "Save Our Sisters" surflari profesionalen soinen gainean egindako eskaiolazko moldeen nazioarteko erakusketa da. Molde horiek artistek edo shaper-ek pintatzen dituzte, eta era berean, surflariak dira.

Nazioarteko erakusketa hau 2009an inauguratu zen San Diegon eta Europan barrena ibiliko da abuztura arte; ordutik aurrera, Santa Monicara, Kaliforniara, itzuliko da eta enkantean jarriko da. Biltzen den diru guztia Keep A Breast fundazioaren Non Toxic Revolution programa laguntzeko bideratuko da. Programa horrek bularreko minbizia prebenitzeko gure eguneroko inguruneari buruz informazio-kanpaina egiten du.

Espainian, Donostiako Amstel Surfilm Festibalean kokatuko da erakusketa eta Noventa Grados dendan ikusteko aukera izango da, hain zuzen ere, Amstel Surfilm Festibal ospatzen den antzokiaren ondoan.

Erakusketa ekainaren 10ean, osteguna, 20:00etan inauguratuko da eta ekainaren 13ra arte egongo da ikusgai Noventa Grados dendan.

Twitter Facebook MySpace

Volkswagen Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Kutxa Gaztekutxa Stab Surfers Journal Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal 8. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2024
2010ko Ekainak 4-13
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Azken Twittak