Jim Denevan Mundakan

2011ko Irailaren 3a, Larunbata

Ohore haundia da guretzat Irailaren 3rako Mundakan prestatu dugun ekitaldiaren berri ematea, Kantaurialdeko surf kulturaren aldeko The Amstel Surfari egitasmoaren barruan.

Badira iada 10 urte gure surf kulturaren alde ilusioz eta gogobiziz dihardugula. 2003an Donostiako Aquariumean hasiera izan zuen zinema festibal hura 9 urteko ibilbidea izan du surf kulturari buruzko festibal serio eta martzianoa bilakatzeraino, bertako nahiz kanpoko surf kulturaen alderdi originala eta benetakoaren alde egin duena beti.

Bidean zuek guztiak ezagutu zaituztegu, gure publiko fidela, surfarik onena, olaturik bitxienak, surfista dohaitsuenak, elkarren artean lotura bat: sormena.

Oraindik gogoan daukagu 2006an Kursaaleko terrazatan Patrick Trefzen The Thread eman genuenean publikoaren harri eta zur geratu zela. Edu Zips gerturatu zitzaigun erabat asaldatuta: "Hondargaineko marrazki horiek NAZCA bezalakoa dira, ikaragarria!!! Nor da tipo hori?" Adrenalinak jotako gure lagunaren erantzuna atseginez oroitzen dugu.

Patrick Trefzen bitartez ezagutu genuen Jim Denevan, Europara egin zuen bidai batetan. Bada, horrela eratorri zen gure hondargune esanguratsuenean Denevanen eskuartzearen ideia. Mundakan hondarguneak munduko olaturik onenetakoa eragiten du, barra perfektuarekin apurtzen duten tutuek 70. hamarkadan iada Mundaka munduko surfari onenen artean kokatu zuten mapan.

Itsasoratze delikatua, olatuak apurtu dezan baldintza jakinak behar dituena eta horiek ematen direnean kostalde osoko ehundaka surflari biltzen dituena, eta udazken aldean atzerritar ugari baita ere. Ekosistema hauskor baten inguruan ari gara, eta 2004-2005 urteetan ezagutu genuen bezala gizakiaren neurriz kanpoko eraginak bere izaera eraldatu eta olatuarekin buka dezake bat batean.

Jim Denevanen eskulana ingurugiroaren manifestua da jatorrian, hondargainera darama atentzioa, Oka ibaiaren itsasoratzan berez sortu eta gure kostaldean halako olatu bitxiak apur dezan baimentzen duen formazio liluragarrira.

Marrazkiarekin 10.30etan hasiko da, marea behean dela bukatzeko, 14.58etan. Eskulan ikaragarri hau bukatua izan eta berehala desagertzeko bidean izango da, marearen gorakadarekin.

Bere lana zuzenean ikustea nahi baduzu, Mundaka nahiz Laida inguruetan hondagunearen ikuspegia alturatik eskaintzen duten kokapena bilatu beharko duzu.

The Amstel Surfariren proiektua, Amstel Surfilmfestibalek diseinatua.

Argitaratze data: 2011 Abuztua 31

Twitter Facebook MySpace

Amstel Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico Aquarium Gaztea Surfer's Path Patagonia El Diario Vasco Gaztekutxa Stab Staf Magazine 3sesenta magazine Vice Magazine Surf Europe Redux Magazine Drift Magazine Surfing Euskadi San Telmo Museo
Surfilm Festibal

Amstel Surfilm Festibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© AMSTEL Surfilm Festibal 2021
Donostia - San Sebastián

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Amstel Surfilm Festibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Serbitsuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak