Eguneroko programa Surfilmfestibal: FILMAK

Maiatzak 31Ekainak 1Ekainak 2Ekainak 5Ekainak 6Ekainak 7Ekainak 8Ekainak 9Ekainak 10

Ekainak 8

IRAGANA
Iraganari begiratzea ezinbestekoa da orainaldia ulertzeko eta etorkizuna igarri ahal izateko. Emanaldi honetan aurkeztuko dugun filma funtsezkoa da 70eko hamarkada, taulen bilakaera eta North Shore (Hawai) surfaren guneko surf maila ulertzeko.

STYLE WARS
Hip hop-eko eta hiriko arteko irudiak erakusten dituen izen bereko kultuzko dokumentalari begi-keinua. Kasu honetan, aldiz, surfeko estilo ezberdinak alderatuko dira, longboard-a eta shortboard erradikala, hain zuzen ere. Australiako Riley Blakeway zuzendari gaztea berariazko estiloa eta asmo artistikoak dituzten surflari erradikal gazteen ordezkari bikaina da. Pandora Decoster Biarritzeko longboarder gazteak, berriz, frantses kutsu nahastezina duen lan ausarta, estetikoa eta sexya aurkeztuko digu aurten. Gogoratu iaz aipamen berezia jaso zuela bere lehen lana izan zen L'aperitif (iazko fitxaren linka) filmagatik. Azkenik, azken urteotako surf dokumentalik harrigarrienetakoa ikusi ahal izango dugu: FinnSurf. Errealizazio paregabea, oso atsegina eta orijinala. Filmean, surflari finlandiar batzuk surfa ulertzeko duten modua ikusiko dugu, baita Mexikoko Kalle Carranza surflari profesionalak finlandiar horiei zergatik mesede handia zor dien ere!! Aki Kaurismäki surf egitera doa!

HANDIA!
Handia, bai obren tamainagatik, bai bi lan horien helmenagatik, eta bai guretzat horren garrantzitsuak diren bi estreinaldiez disfrutatzeko aukerak eragiten digun zirraragatik. Lehenik, Itxasoa eta lehorra ikusi ahal izango dugu, Patrick Trefzek zuzendutako film laburra, eta Jim Denevanek Mundakan 2011ko irailean egindako obra jasotzen duena. Mundakako tutuetatik haratago, Urdaibairen magia aldarrikatzeko Surfilm Festivalek diseinatutako proiektua da, tradizioa eta modernotasuna aldarrikatzen duen luxuzko proiektua. Eta hori gutxi balitz, filmaren soinu-banda Mikel Laboaren abesti liluragarri batek osatzen du (eskerrik asko Marisol eta Izaro!). Eta, nola ez, Jack MacCoyren azken filma, McCoyk berak aurkeztuko duena. Jack ikono absolutua da surfaren arloko zineman. 60ko hamarkadaren bukaeran jaioa, garaiko ekoizpenen kartelak itsatsi ditu, 16 mm-ko kamerekin filmatu du, denborarekin surf kulturan ikono bilakatu diren hainbat lekuren hastapenak bizi eta kontatu ditu (adibidez, Gland, Sumba eta Occy’s Left), eta garai guztietako surflari onenen erretratuak egin ditu. Primeran pasako du gure artean. Eskerrik asko, Jack!

Lost & Found

Doug Walker. AEB. 2010. 80 min

Los Angeleseko azoka batean, 3 kaxatan, aurkitutako 30.000 negatiboen istorioa kontatuko digu Lost & Found filmak. Azken hiru urteotan, munduko argazkilari eta surflarien atzetik ibili da Doug Walder, inoiz hartu diren surfeko irudirik onenak bilatu nahian. Bihotzetik sortutako filma da, istorioak surfari buruzko gainontzeko filmek ez bezala kontatzen dituenak. Gauza bat argi dago: ez badira kontatzen, istorioak galdu egiten dira.

Sarrerak

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa KELER 18 Gaztea EITB XSories Aquarium Surfing Euskadi Gipuzkoa Kirolak Movimiento Sísmico El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Drift Magazine 3sesenta magazine
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak