SPIRIT OF AKASHA Mundu mailako estreinaldia SAVAGE CINEMAn

Savage Cinema, Donostia Zinemaldiko abentura eta akzio-kiroleko sail berria

Red Bull Media House etxearen babesean jaioko da Savage Cinema, Zinemaldiko lehiaketaz kanpoko sail berria. Guztira sei film luze bilduko ditu, zinemaren eta akzio-kirolen arteko topaketaren ordezkari.

Sail honek muturreko kiroletan oinarritutako istorio, irudi eta erronka zirraragarriak ekarriko ditu gure pantailetara; gainera, era guztietako formatu eta generoetara zabalik dago. Lanok zinema komertzialaren eta independentearen erdibidean daude eta ikus-entzule arruntaren eta espazio zabalen zale direnen elkargune izatea dute helburu.

Izena emateko epea uztailaren 16an amaitu ostean, Spirit of Akasha filmaren parte-hartzea baiezta dezake Zinemaldiak;  mundu mailako estreinaldia izango du.


SPIRIT OF AKASHA – Film honek, soinu-banda ahaztu gabe, Morning of the Earth filmaren 40. urteurrena ospatzen du
Andrew Kidman
Australia

1972an, Albert Falzonek Morning of the Earth filma zuzendu zuen. Lan hark betiko aldatu zuen munduaren surfari buruzko ikuspegia. Surfa bizimodu gisa interpretatu zuen, soilki eta benetakotasunez, eta hainbat belaunaldirengan eragina izateaz gainera, gure kultura, musika eta bizimoduaren espiritua markatuko zituen. Spirit of Akashak aurreko film haren arima eta espiritua berreskuratu ditu, gaurko testuingurua aintzat hartuta, eta frogatzen du hango balioek bere horretan jarraitzen dutela gure artean eta Tom Curren, Stephanie Gilmore, Kelly Slater, John John Florence eta beste hainbat surflariren artean. Spirit of Akasha filma Andrew Kidman zuzendari australiarrak ekoitzi du eta Albert Falzonek babestu, eta surfaren, musikaren eta zinemaren arteko fusioaren erreferentzia berri gisa aurkeztu da.

Andrew Kidman surfaren kultura garaikidearen sortzaile garrantzitsuenetako bat da. Kidmanen filmografiak ¬–Litmus (1996), Glass Love (2006), Last hope (2009) eta Lost in the ether (2010)– kirol hau aztertzeko modu eta bide berriak ireki ditu, bere iraganera, tradizioetara eta pertsonaia historikoetara hurbiltzea lortu baitu. Begirada estetiko eta desberdin bat eskaini du tradizioak, belaunaldien arteko erlazioek eta formen eta materialen bilakaerak surf modernoan duten garrantzia aldarrikatzeko.

 

Hautaketa-batzordea pozik dago lehen edizio honetan aurkeztutako lanen kalitate eta kopuruagatik, bai eta ekimen honek akzio-kirolen industriaren barruan eta publiko orokorraren eta espezializatuaren artean izan duen harreragatik ere.

Programazio osoa irailaren 4an jakinaraziko da; sei izango dira hiriko zinema-aretoetan irailaren 20tik 28ra bitartean emango diren filmak. Haietako bi, gainera, Antonio Elorza Belodromoan emango dira, Europako pantailarik handienean; gune horretan izan zen iaz «Big Friday» saioa, eta kirol-eszena ikusleengana hurbiltzeko toki paregabea dela erakutsi zuen.

Informazio osagarria Zinemaldiaren  web ofizialean daukazue, prentsa atalaren barruan.

 

 

 

Argitaratze data: 2013 Abuztua 24

Twitter Facebook MySpace

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Donostia-San Sebastián 2016 Patagonia Kutxa Kutxabank Gaztea EITB XSories Aquarium Movimiento Sísmico Gipuzkoa Kirolak 3sesenta magazine El Diario Vasco Stab Surfer's Path Surf Europe Vice Magazine Staf Magazine BEACHBROTHER Mar Gruesa
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak