LA PRIMERA OLA, ESTREINALDI MUNDIALA SURFILMFESTIBAL13-an

Ekainak 26, ostirala, Antzoki Zaharrean

Twitter Facebook

La primera ola, Pedro Temboury-k zuzenduriko dokumentalak, surfak Espainian izan zuen hasiera erakusten digu eta Surfilmefstibal13ko protagonistetako bat izango da.

Aitzaki ezin hobea Donostian Espainia inguruko lehen surflariak eta gaur egungo surflariak elkartzeko, kostalde guztiko historia sakontzen duen lehen emanaldi absolutu honen inguruan.
Hainbat eta hainbat istorio entzun ditugu surf-aren jatorriaren inguruan. Baina, non eta nork hartu zituzten lehenengo olatu horiek?

Tembouryk 2013an skate-aren historia kontatu zuen Monopatín filmean. Oraingoan, super 8an grabaturiko 3.000 metro baino gehiago berreskuratu ditu eta baita orain arte ikusi ez ziren hainbat argazki ere. Material guzti honekin eta 80 elkarrizketa baina gehiagorekin, La Primera Ola, Canal+, Vans eta Ambar Viajes-ek aurkezturikoa, surfaren jatorriaren inguruko dokumental zehatzenean bihurtzen da, eta jatorri horietara hurbiltzen gaitu bere protagonisten eskutik.

Eta 13.edizio hau irekiko duen filma izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean ekainaren 26ean. Pedro Temboury surfilmeko lagun handia da eta berarekin sortu genuen Surfilmfestibal11-ko Surf, Terror y Ciencia Ficción saioa. Aurten ere festibalean egongo da gu bixitatzen. Filma, Surfing Euskadi-ren (Basquetour) laguntza izango duena, telebista kanalean estreinatuko da uztailaren erdialdean.

 

Surfilmfestibal 13

Oso pozik jakinarazten dizuegu VANS-ek festibalean parte hartuko duela berriz ere. Surfaren jatorritik, bere zapatilek mundu erdiko olatuetara eraman gaituzte. Orain, beraiekin egin genuen lehen kolaboraziotik urte batzuk pasa dira eta, berriz ere, VANS Surfilmfestibal familian egongo da, gure ikuspuntua bultzatzen eta edizio bakoitza den bidai ikaragarri honetan laguntzen.

Aurten data aldatzen dugu!! Surfilmfestibala ekainaren 25etik 28ra izango da. Hori dela eta, lanak aurkezteko epea ere luzatzen dugu apirilak 20a arte. Kontsulta itzazu oinarriak hemen.

 
La Primera Ola

Ikus ezazu trailerra hemen.

Istorioa

1957an, Peter Vieter Biarritzen aurkitzen zen bere emazteari laguntzen, Iruñean '¡Festa!' izeneko pelikula grabatzen ari zena. Itxaronaldi luzeek aspertuta, eta bertako olatuez hunkituta, Malibuko lagun bati deitzea erabakitzen du surf-eko tabla bat bidaltzeko. Peter surfeatzen ari denean, tabla galtzen du eta arroken kontra harritzen du. Momentu horretan han dago Georges Hennebutt, tabla konpontzen laguntzeko prest. Georges asmatzailea da, esperientzia handia du beira-zuntzarekin eta tabla konpontzea lortzen du. Adiskidetasun handi bat hasten da harrezkero. Peter-ek olatuetara nola sartu, tablari parafina nola eman etab. Erakusten dio.

José Luis Elejoste, getxotarra, surf-arekin maitemindua eta urte ugari planking-a (garatu gabeko bodyboard modalitate bat) praktikatzen aritua, Biarritzetik pasatzen da eta surf-eko tabla bat erostea erabakitzen du. Plentziara bueltan, kostalde hartako olatu bat lehenengo aldiz surfeatzen du, euskal eta kantabriar eszena sortuz, Jesus Flochi, Arteche anaiak, Iñigo Letamendia eta Zalo Campa aitzindariekin.

Istorio ezberdinak daude. Adibidez, Félix Cueto-k, 64ean Salinas hondartzan 'Beach Boys'-en portada batetik inspirazioa hartzen du eta, lagun baten laguntzarekin, Asturias-eko olatuak surfeatzeko gai den tabla bat egitea lortzen dute. Edo Pepe Almogeraren kasua, Malagan 70eko hamarkada hasieran, surf-eko irudiekin txundituta, surf-eko tabla bat egitea eta bere kabuz olatuak hartzea erabakitzen du, aurrez ikusitako eta bizitza hainbeste aldatu zioten irudiak irudikatuz. Jatorrian beste surflariekin ez zuten kontakturik izan.

Surfa Kanariar irletara nola iristen den eta sendotzen den 'El Hawaii europeo' deitzera iritsi arte. Amodio istorioak ere badaude, Gulley australiar anaiena bezalakoa. 68.urtean, olatu perfektuaren bila zebiltzala, Asturiar Tapia de Casariego-rekin egin zuten topo, non surfeatzeko baldintza ezin hobeak zeuden eta, gainera, neska asturiar batek bihotza lapurtu zion bietako bati.

Era berean, gazte hauen barne istorioa ezagutuko dugu eta nola surf-a helduen mundura hurbiltzeko tresna bezala erabiltzen zuten ikusiko dugu. Garai hartako gizarteak errespetuko jendea nahi zuen beraiekiko, baina beraien desio bakarra olatu onak, jenderik gabeko hondartzak eta dibertsioa ziren.

Dokumentalaren zergatia

'La primera ola' dokumentala, Espainian surfaren inguruan zegoen hutsune informatiboa betetzeko helburuarekin jaiotzen da. Dokumentalak, surfeko kulturaren, mugimenduaren eta oraingo gizartean oso finkaturik dagoen baina aitzinean guztiz ezezaguna zen bizimoduaren inguruan surfaren historia eraikitzen du.

Garai hartako ikus-entzunezko materiala berreskuratzeak eta zaharberritzeak balore historiko garrantzitsu bat du. Irudi ikaragarriak berreskuratu eta elkarbanatu dira garai batean aurreiritziei aurre egin eta surfeatzeko bizitza bilatu behar izan zutenen istorioa ezagutzera eramateko.


Ficha teknikoa

IRAUNPENA: 75 minutu.
GENEROA: Dokumentala.
EZAUGARRI TEKNIKOAK: Full HD-n grabatua. Artxiboko materiala (super 8mm, bideo 8mm eta argazkiak)
Pedro Temboury-ren dokumentala, Jocántaro Films-ek ekoiztua eta VANS eta Canal Plus-en kolaborazioarekin.
Ekoizpena, errealizazioa eta muntaketa: Pedro Temboury.
Kamara: Pablo Villa.
Grafismoak: Salvador Llanes.
Soinua: José Luis Vázquez.
Súper 8 eta bideo artxiboa: Jesús Fiochi, Zalo Campa, Familia Cueto, Estanis Escauriaza, Carlos Neville…
Musika: Kanaloas, Munster Records, El Toro Records, Subterfuge Records y Wild Punk Records
Gidoia: Pablo Álvarez eta Pedro Temboury

Jocántaro Films (Pedro Temboury)
Jocántaro multiformatu produktora bat da, dokumentaletan, zinean, publizitatean eta online bideoetan oinarritua. Pedro Temboury-k zuzendua. Temboury indar handiko zinema zuzendaria da eta baita telebista errealizatzailea ere. Bere lan esperientzien artean, besteak-beste, Canal+, Cuatro TV, Calle 13, etab. ditugu.
Zine arloan bi film luzeren zuzendaria da: “Kárate a muerte en Torremolinos” (2003) eta “Ellos robaron la picha de Hitler” (2008), biak komertzialki aurkeztuak zineman eta bai DVD eta bai telebistan banatuak. Gainera, sei film motz ere baditu. Jesus Franco-rekin sei pelikula baino gehiagotan egin du lan zuzendari laguntzaile bezala eta baita ekoizpen-nagusi moduan. Dokumentalaren munduan “La última película de Jess Franco” (2013), “Monopatín” (2013) eta “Siempre Franco” (2015) egin ditu. Berarentzat bere zaletasuneako bat, surf-a, bere lanarekin partekatzea sekulako zortea da, ez bait da askotan ematen nahasketa hori.


Kolaboratzaileak

VANS
Vans®, zapata eta arropa marka VF Korporazioaren barruan, akzio kirolen inguruan jaiotzen da. Bere kolekzioek zapatilak, arropa, osagarriak eta snow-ko botak eskeintzen dituzte eta 170 herrialdeetan aurki daitezke. Vans-ek 300 denda baino gehiago ditu mundu guztian zehar. Gainera, bere produktuez gain, ezaguna da ere akzio kirolen inguruko bizimodu bat sortzeagatik eta baita skate, surf, snow eta bmx inguruko kirolari garrantzitsuei bultzada bat emateagik ere.


CANAL+
Jatorritik, 1990eko irailetik, CANAL+ Espainiako kalitatezko entretenimendu erreferentzi bezala sendotu da. Bere helburua bezeroei kalitatezko eduki hoberenak eskeintzea da, teknologia berrienak erabiliz. 2011ean, CANAL+ek YOMVI aurkezten du. Online mundurako bere eskaintza, telebista zuzenean ikusteko eta eskaera bidez bideoak jeisteko.

AMBAR BIDAIAK
Ambarviajes, mundo guztian zehar aberturaz beteriko rutak antolatzen aitzindaria da Espainian. 21 urte daramatza toki urrutienetan lanean bidaiariak beste bidaiatzeko modu batera gerturatzen, masako turismotik urrun. Bidaia naturarekiko eta kultura lokalekiko ikaskuntza eta protekzio modu baten erreferentzi bihurtzen da.
Enpresa hainbat proiektutan sartuta dago eta, gainera, bidaietan, rock-ean eta poesian espezializaturiko editorial batekin kontatzen du.
www.ambarviajes.com
www.varasekediciones.es

 

 

 

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2024
Donostia - San Sebastián

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak