HEAVY WATER ESTRENO MUNDIAL EN DONOSTI

Michael Oblowitz Donostian izango dira, Savage Zineman Heavy Water filmaren mundu-mailako estreinaldia aurkezteko

Twitter Facebook

Duela lau urte antolatu zen aurrenekoz BIG FRIDAY ekimena, eta, aldi hartan, 2.500 pertsona elkartu ziren belodromoan, Storm Surfers 3D filmaren Europa-mailako estreinaldiaren lekuko. Geroztik, surfarekin lotutako pelikula nagusietako hainbat aurkeztu dira Savage Cinema sailean, hala nola Spirit of Akasha eta Bella Vita, 2013an. Emankizun paregabe horietan, munduko txapeldunak izan ditugu gure artean (Tom Carroll eta Stephanie Gilmore, kasurako), puntako surflariak (Dave Rastovich, Chris del Moro eta Ross Clark Jones), bai eta errealizadore ospetsuak ere (Andrew Kidman, Patrick Trefz zein Jason Baffa).

Hain zuzen ere, zerrenda hori luzatzera etorriko dira, aurtengo edizioan, Nathan Fletcher eta Michael Oblowitz, Heavy Water filmaren munduko estreinaldirako. Hilak 25ean izango da, ostirala, Kursaal 2 aretoan, 00:00etan. Fletcherrek olatu erraldoietako surfarekin duen harremanean oinarrituta dago filma. Haren aitona Hawaiiko North Shore inguruko olatu handietako surfaren aitzindarietako bat izan zen, eta aitonaren lekukoa nola hartu zuen kontatzen zaigu; horrez gain, bizitzaren eta heriotzaren arteko muga dagoen esparru ezezagunean jada hila den Sion Milowsky lagunarekin batera nola barneratu zen ere azaltzen du.

SARRERAK!

Surfilm festibal Donostia Kultura Donostiako Udala Patagonia Vans Zumosol El Diario Vasco LAN TAM Kutxa Fundazioa Gipuzkoa Kirolak Surfing Euskadi Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián Magicseaweed.com The Inertia FICSURF 3sesenta magazine Surf Europe Staf Magazine Mar Gruesa SurfCityDonostia Donostia-San Sebastián 2016 Aquarium
Surfilmfestibal

Surfilmfestibal. Donostia - San Sebastián. Surf, Musika, Arte eta Ingurugiro Zinemaldia.

© Surfilmfestibal 2017
Donostia - San Sebastián

info@surfilmfestibal.com

Arriaka was here!

Harpidetu zaitez

Luzatu zure eposta eta Surfilmfestibalaren berri izan

Harrapatu Olatua!

Zerbitzuak

Aurreko edizioak

Azken Twittak