Tag Archives: surfilm pro

Surfilmfestibal 11: Programazio aurrerapena

Iristear da Surfilmfestibal jaialdia; jarraian SOILIK edizio berri honen PROGRAMAZIO AURRERAPENA jakinaraziko dizuegu.

Zinema programazio osoa datorren maiatzaren 31n iragarriko dugu! Baina gogoan hartu data hauek:
1.POSTER SURFILMFESTIBAL11

                         OLATU GARBIAK. Aquarium. 06.05-06
Ingurumenari buruzko programazioa.

5.OLASLIMPIAS

                         ANTZOKI ZAHARRA. 06.07-09
Munduko eta bertako ekoizpen onenak, eta estreinaldi handiak.

                         SURFILMFESTIBAILA. Gazteszena. 06.07.

The Lookers
Thee Brandy Hips
Djs Rockerrak (Ayo Silver) VS Djs Surflariak (Primo) VS Djs Modernoak (Nimu)

Print

                          MONÓLOGOS MUCHACHADA NUI. Aulario Universidad. 24.05

TOPAKETA BERTAN BEHERA GERATU DA
La hora chanante” Muchachada Nui eta Museo Coconut-en sortzaileak, Raul Cimas y Julián López-ek aurkezten dute: “Breve disertación sobre lo clásico y lo moderno”. Sarreren Dirua Itzuliko da hemen.

 

SURFA, BELDURRA ETA ZIENTZIA-FIKZIOA Guardetxea, maiatzak 15, 19:30ean

Surfilmfestibal 11 abian jartzeko, baldarkeria berria eta dibertigarria izango da Guardetxean, jaialdiaren leku kutunetako batean. Beldurrezko filmekin batera, azken orduko ezusteko gisa, Jack Colemanen SECRET SOUND UNDERGROUND azken filmaren estreinaldi europarra iragarri nahi dizuegu!
Gaua amaitzeko (edo ez) Bebop tabernam Pedro Temboury bere musika aukera eskeiniko digu. Programazioa
410ca1ffc05a8eb8e4ac458a842

Surfilm PRO: surfari buruzko zinema eta surfari buruzko argazkilaritza lantzeko tailerrak.

Surfilmfestibalaren fase berri honetan, gure alorreko profesionalek emandako hezkuntzaren aldeko apustua egin dugu, euren esperientziaren berri eman eta etorkizuneko artista profesionalak trebatu ditzaten.

Extended Vision
Surfaren inguruko film laburren tailerra: ideia garatzetik, filmatu eta editatzeraino. Centa eskolak emandako ikastaro trinkoa, Juan Aizpitarteren ikasgai magistralarekin. Informazio gehiago eta izen-emateak.
Surf Foto
Surfari aplikatutako argazkilaritza digital eta analogikoa lantzen dituen tailerra; Pacotwo eta Roke gure kostaldeko bi argazkilari aktiboenek emango dute. Doakoa eta guztientzako irekia, ez da aurretiazko esperientziarik behar. Info eta izen-emateak. (Casa Cultura de Gros-Okendo)

Print

ARTEA

REINHARDT, SUSAETA, DECOSTER. Montes+Mugica Narrika 1 kalean. 05.31-06.28.

3 emakume artista eta surflarien bigarren belaunaldia: Valentine Reinhardt, Christophe Reinhardt Getariako (Lapurdi) surflari handiaren alaba; Inés Susaeta, Jon Susaeta Mundakan hodi bikainak egin zituen bertako lehen surflarietako baten alaba; eta Pandora Decoster, Decoster familiako kidea, Gerard MIACS eta Biarritzeko Hangar surf denda mitikoaren bultzatzailea izan zen.

Haien arteak itsasoa, iodoa, harkaitzak ditu iturri. Valentinen paisaia surrealistetan, lausotu egiten da itsasoaren, zeruaren eta lurraren arteko muga; Inésen harribitxi ikaragarriak mundu osoko spoten harkaitz, koral eta itsasoko faunatik sortzen dira; eta Pandoraren filmak gozoak, onirikoak, espazialak dira.

Proposamen izugarria gune magiko batean,Montes+Mugica NarrikaUno dendan; dendak, halaber, ondare artistiko zabala du eta familiaren bigarren belaunaldia arduratzen da hori aldarrikatzeaz, gaur egungo artistak programatuz.

cartel EXPO_M+M

DANIELA GARRETON. NoColor galerian. 05.29-06.28

Egun Donostian bizi arren, Daniela Txilen hasi zituen margolari lanak, 4.000 kilometroko kostaldea duen herrialdean, eta, horrenbestez, itsasoa berehala pasio bilakatu zitzaion. Bere lanak ozeanoarekiko sentitzen duen errespetu eta maitasun izugarria islatzen du, marra zehatz eta biziaren bidez.
3.cartelexpodanielagarreton

INTERSEXXYON 2. Deadline 05.29

Bertako aparteko guztiei zabalik dagoen lehiaketa. Bidal iezaguzu zure film mega laburra, MINUTU 1ean konprimituta, maiatzaren 29a baino lehen. Bueltaxka, jaitsiera, hoditzar onenak, adrenalina huts eta leherkorra 60 segundotan bilduta!
intersexxion-NEWSLETTER

SANTA CLARA ISLAND.06.01

Ezagutzen al duzu irlan bizi den sugandila iberiarra? Zatoz gure karabanara eta ezagutu ezazu! Hartu zure SUP taula (edo alokatu C4SupCenter-en), txorizo ogitartekoa eta edaria, eta zatoz arraunean irlara. Elkarrekin egingo dugu piknik autoeramangarria (norberak berea eramango du), eta altxorraren bila ere ariko gara. Altxorra Patagoniaren eskaintza da. Itsasontziz ere hurbil zaitezke. Info eta izen-emateak.
Print

KUTXA GAUA & PATAGONIA GAUA. Saguesko zelaigunean, ekainaren 28, 29 eta 30ean.

Bi egunez aire zabaleko jarduerak izango dira Saguesen, hiriko bertako surfaren epizentroan, auzoko ohiko jaien antzera. Betty the Shark, Lee an Curren band, eta Frank-en kontzertuak ilunabarrean, dj-ak, film bikainak eta azoka kulturala!

Surfaren inguruan sortzen diren artista eta sortzaile berriak aldarrikatu nahi ditugu, eta, horretarako, azoka kulturala bi egunez egongo da, erakusketa eta salmentarako 20 posturekin. Guk lekua utziko dizugu eta zuk jarri txiringitoa! Ekainaren 10a baino lehen izena eman ezazu.
Print

ONDARTXO. Pasaia 07.30 Musika + izenburu mitiko baten emanaldia!

Ondartxo magia hutsa da. Gune horretan sartzen den pertsona orok zirrara berezia nabarituko du 50eko hamarkadako ontziola zahar honetan dagoen proiektu zoragarria ezagutzerakoan. Bertako kideei esker, Euskal Herrian itsas eraikuntzaren ondare ikaragarri hau buru-belarri berreskuratzeari eskainitako gune bizia da.

Luxuzko programazioa: Mikal Cronin-en, Laguna Beacheko surflariaren, kontzertua, eta Pacific Vibrations film zaharberrituaren kopia baten emanaldia, lehen aldiz Europan. John Seversonen film mitikoa 70eko hamarkada magikoaz eta psikodelia musikalaren eta surf ikuskizunaren arteko harremanaz mintzo da.

Surflariak garen heinean, egurrezko nabeak eraikitzeko erabilitako teknologia estimatzen dugu, surf taulak lantzeko artearekin egiten dugun bezalaxe. Tradizioaren eta modernotasunaren, Albaola eta Surfilmfestibalaren, arteko elkartze ezin hobea da, ezbairik gabe, itsas munduaren erreferentzia den leku hau jendeari irekitzeko.
Sarrera salmenta
Print

ADVENTURE No 11 STARRING KEPA ACERO

Bidaiatzea berraurkitzea da, berdin dio non, eta horixe egin dute Kepa Acerok eta Surfilmfestibalek “Adventure No 11” azken erokerian. Aurten jaialdiaren baldarkeriak egingo diren leku mitikoak aldarrikatzeko mockumentary bat da. Gisa honetan gatoz aurten, txano gorriak jantzita!


Adventure No11 – Surfilmfestibal 11 por Surfilmfestibal11